Gune berria daukagu zuretzat, modernoa, eta, aldi berean, tradizionala, goi-mailako gastronomia partekatu, dastatu eta gozatzeko.
Ilarra jatetxean 150 mahaikide baino gehiago sartzen dira, eta, beraz, toki paregabea da ezkontzak, oturuntzak eta jaunartzeak egiteko.

Jatetxea

Gusturik zorrotzenak asetzea du xede, eta, horretarako, karta eta dastatze-menua eskaintzen ditu, bikotean, talde txiki eta handietan eta bilera pribatuetan gozatzeko. Horrez gain, executive menua dago, negozio-bilera azkarretarako.

Sukaldaritza tradizionala, egur-labea eta parrilla

Gure sukaldaritza tradizionalak sukaldariburuaren esperientzia eta ukitua ditu. Zapore eta testura berdingabeko haragi eta arrainak. Sua da protagonista: ikatzezko parrilla eta egur-labea.

Jantokia

Dotoretasuna, erosotasuna eta zerbitzua dira Illarraren bereizgarriak. Horretarako, esperientzia gastronomiko aparta bizitzeko guneak ditu.

Terraza

Ilarra jatetxeko terraza janaz edo gosegarriaz gozatu eta solasean aritzeko gune ireki eta naturala da.