Ilarra jatetxean 150 mahaikide baino gehiago sartzen dira, eta, beraz, talde handientzako toki aproposa da. Enpresa-bazkariak, graduazioak eta bestelako ekitaldiak egiten ditugu. Lorategi zabalean eta terraza estalian koktelak egiteko aukera dago.
Taldeko eta neurrirako menuak
Begiratu taldeko menuen eskaintza eta esan iezaguzu zer behar duzun. Neurrirako taldeko menuak egiten ditugu. Talde handien kasuan, koktela eta mahaiko oturuntzak konbina daitezke.