Ilarra jatetxeko txokorik preziatuenetako bat da. Gosegarria edo kopa bat hartuz solasean aritzea gozamena da, lorategira eta jatetxearen inguruko berdegune zabaletara begira, Donostiaren erdi-erdian.
Ilarra jatetxearen parean lorategia dago. Lagunekin partekatu, koktela hartu eta txikienek, nagusien zaintzapean betiere, ondo pasatzeko gune irekia da.


Gustu guztietara egokitzen garen arren, txingarretan erretako jana da etxeko berezitasuna. Karta zabala daukagu. Eman zuen ideiaren berri, eta menua egokituko dizuegu.